Gureak lehen ziren
bazter hauk guziak
arbasoek utziak
hek irabaziak.
Guri esker Frantziak
eta Espainak
dauzkate dituzten
eremu haundiak!
Mairu beltza zelarik
Espainian nausi
Navasen euskaldunak
egin zion jauzi
hark ekarri kateak
han gintuen hautsi
eta hilez bertzeak
igorri ihesi!
Agur, Euskal Herriari!
Orduan gure alde
oihuz zeuden oro:
"bere lurretan nausi
euskalduna bego";
Frantziak, Espainiak
bai oran, bai gero
deus kendu gabe dute
gerizatu gogo!
Agur, Euskal Herriari!