Behin bide zidor berriak esploratzen hasita
Gauzak askoz garbiago dira ikusten
Urtetan itzaletan bizi izan den herri bat
Berriro eta hasi da argitzen
Lanean jardun duen arima hilezkor orok
Bidean nola moldatu digu irakatsi
Atzo eta gaur egiten dihardugun bezala
Bihar ere nahi dugu ikasi
Jarraitu soka
Segi pausoka
Dagokiduna bilatzen
Itxi zuria
Herri eria
Sendatu ametsak pilatzen
Gaur ere zer egin behar duzun ez dizun esango
Egi ororen jabe garenik ezta ere
Baina bai bihotzak berdina diozkulako
Loratu nahi dugula kantatzen
Jarraitu soka
Segi pausoka
Dagokiduna bilatzen
Itxi zuria
Herri eria
Sendatu ametsak pilatzen